Vicente Ameztoyren bi lanen erreplikak lapurtu dituzte asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko eka. 25a, 18:24


Margolariaren bi arte-lan horien kopiak –plotter bidez ateratakoak– kiroldegiko eraikinean eta herriko Berdura Plazan zeuden kokatuak. “Bixente Ameztoyren obrak kalera ateratzearen helburua izan da herritarrei bere lana eta persona gerturatzea. Bandalismo kasu hauek Amasa-Villabonako herriaren irudia kaltetu ez ezik, herritarrek kulturaren zein bestelako arloen ezagutza zabaltzeko duten eskubidea errotik mugatzen dute”, azaldu du Udalak. Ameztoyren heriotzaren hamargarren urteurrenean, Amasa-Villabonako kaleetan artistaren zenbait lanen erreplikak jarri ziren omenaldi gisa. Ekimenak herritarren artean harrera “bikaina” izan duela berretsi du Udalak: “Oro har Bixente Ameztoyren lanarekiko eta pertsonarekiko mirespena  eta errespetua erakutsi dute herritarrek. Lapurreta hau kasu bakana baino ez da izan, baina gure eginkizuna da herritarrei gertatutakoaren berri ematea”, esan dute Udaletik.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!