Udalak lehenengo edizioaren balantzea “oso positiboa” izan dela berresten du. “Parte-hartze bikaina izan zuten jarduera guztiek, herritar eta bisitari asko gerturatu baitziren azoka, hitzaldiak, erakusketa, ikus-entzunezkoak edota kantu emanaldiak ikustera”. Ekimena berria izanik, “antolakuntza kalitatezkoa eta zaindua” izan zela azpimarratu du Udalak, “Etorkizun oparoa izatea espero dugu, gure esku dagoen guztia egingo du hori horrela izan dadin”. Amasa-Villabonako Udalak NabarHerri eta antolakuntzan parte hartu duten elkarte zein norbanako guztiak zoriondu nahi ditu.