Hitzordua 22:00etan izango da Plazido Muxika plazan eta musika eta dantza ez dira faltako giroa berotzeko. Ekitaldian parte hartuko du, lehenengo, Txanbolin Txistulari Bandak. Lupe Martiarenak sua pizten duen bitartean, San Joan martxa entzun ahal izango da txistularien eskutik. Jarraian, herriko ikastetxeetako 4. mailako ikasleek Sorgin Dantza eskainiko dute. Txanbolinen musikarekin emango zaio gauari jarraipena, erromeriaz eta dantzaz gozatzeko gonbitarekin.
Beste behin, tradizioa eta misterioa uztartuko dira urteko gaurik motzena bezala ezagutzen den honetan.