Oinkariko dantza ikastaroen izen ematea

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko eka. 21a, 13:42

Oinkari dantza taldeak uztailean irekiko du datorren ikasturteko dantza ikastaroetan izena emateko epea. Aurten, ordea, izena emateko sistema aldatu egin da.

Horrela, izen ematea hiru pausotan burutuko da. Lehenbizi, uztailean antolakuntzari haurraren datuak eman beharko zaizkio. Bertan, izen-abizenak, jaioteguna, telefonoa, helbidea, herria eta sexua zehaztu beharko dira. Izen emateko, hiru bide desberdin daude aukeran: e-mail bidez (harremanak@oinkari.net), telefonoz (660139380) edota txermingo ganbarako bulegoan astearte eta ostiraletan 20:00etatik 22:00etara. Behin datuak emandakoan, ikasle bakoitzak 20€ko matrikula ordaindu beharko du. Egin ezean, dantzariak ez dira abuztuan argitaratuko diren ordutegi-zerrendetan agertuko.

Informazio gehiago, zehaztasun osoz ondorengo atalean:

http://www.oinkari.net/index.php?option=com_content&view=article&id=123%3Adantza-ikastaroak-2012-2013-izen-ematea&catid=21%3Aalbisteak&Itemid=81⟨=eu
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!