Estatuko hainbat gizarte eragile Lege Ekimen Herrikoia bultzatzen ari dira sinadura bilketaren eskutik, eta Andoaingo plataformak ere horri eutsi dio. Estatuan, egun indarrean den Mailegu Legedia aldatu nahi dute, kaleratzeek kaltetutako herritarren mesedetan, azken batean. Horrela, banketxeek orain jasotzen duten gehiegizko babesa ekidin, eta egungo krisi ekonomikoan etxebizitza eskubidea bermatu nahi dute.
Funtsean, hiru puntu proposatzen ditu lege ekimenak. Lehenak, etxebizitza ordainean ematea atzera eraginezko ondorioekin izatea. Bigarrenik, kaleratzeak bertan behera geratzea. Azkenik, hirugarren puntuak, alokairu sozialaren aldarrikapena jasotzen du.
Plataforma, herritarrei irekia
Kaleratzeekin kezkatuta dauden herritarren kontsultei erantzuteko prest daude; halaber, prest agertu dira etxebizitza galtzeko arriskutan den edonori laguntza eskaintzeko. Gipuzkoan sortu diren gainerako taldeekin koordinaturik lan egiten dute (stopdesahucios.plazan.net), eta laguntza juridikoa ere badute.
Harremanetarako: 672 083 593 / 94 3247 621 (Maria Antonia).