Txuleta jatea, ekainak 23
Antolatzaileek adierazi dutenez, bazkarirako txartelak salgai izango dira larunbat goiza bitarte Elizondo tabernan 20 euroko prezioan.
San Juan sua, ekainak 23
San Juan sua piztuko duten herritarrek eskaera egin beharko dute Udaleko Zerbituzen sailean, kokapena zehaztuz.
Piroteknia, ekainak 26
Kalejira piroteknikoa dela eta, herriko komertzio etaetxeetako leiho eta balkoietatik erraz erre daitekeen edozein material kendu beharko da. Bestalde, kalejira gertutik jarraituko dutenei arropa bakeroa eta txapela edo estalkiren bat ekartzea gomendatu diete.
Kontzejupeko txapelketa, ekainak 25
Kontzejupeko txapelketan final bikoitza izango da aurten, estrainekoz neskek ere parte hartuko dutelako.
Ainara Loyarte-Irati Amondarain / Irati Loyarte-Nagore Arizaga.
12:00. Kontzejupean. Lehenengo neskak eta ondoren, mutilak.