Pintura eta egur-lanketako ikastaroetako lanak, Aljibean ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko eka. 20a, 16:02

Amasa-Villabonako Udalak ikasturte osoan zehar antolatzen dituen pintura eta egur-lanketako ikastaroetako ikasleek egindako lanak, Aljibean daude ikusgai. Erakusketa astelehenean hasi zen eta hilaren 22ra arte iraungo du, hau da, ostiralera arte. Arratsaldeko 17:00etatik iluntzeko 20:00ak arte egongo da zabalik, eta bertan, teknika desberdinetako hainbat pintura, eta egurrarekin egindako lanak ikusi ahal izango dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!