Langabetuei deskontua Salkineko hainbat dendatan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko eka. 19a, 19:51

Salkin merkatarien elkarteko hainbat dendarik beherapenak egingo dizkiete herriko langabetuei, hilabete bakoitzeko lehen ostegunean. Nahiko izango da nortasun agiria eta langabetu txartela erakustea.

Merkatalgunean honakoak dira: Xare Oinetakoak, Foxky, Sendaki, Viajemania, Enara Bitxitegia, Kuttun, Izeia, Amantegi, Ernaitza, Patxi Cliclos, Ceramica Galparsoro, Drogueria Jauregi, Optica Maindi, Gamer, Francis eta Kurpil.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!