10 Areako urbanizazio faseari buruzko bilera irekia ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko eka. 19a, 19:00

Aurrera doaz urte hasieran hasi ziren 10 areako edo Joxe Arregi plazako etxebizitza lanak. Hiritartze edo urbanizazio fasea izango da lan horien azken zatia eta proiektuaren berri emateko bilera irekia antolatu du Zizurkilgo Udalak. Proiektua aurkeztu eta hobekuntza proposamenak jasotzea da bileraren helburua, herritar guztion gusturako gunea sortzea delako azken nahia. Zita ostegunean, hilak 21, izango da arratsaldeko 19:30ean Atxulondo Kultur Etxean. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!