Atari Biziko lore-banaketa errespetatzea eskatzen du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko eka. 18a, 11:59

Ekaineko bigarren asteburuan, Atari Bizi lehiaketarako lore-banaketa egin zen. Guztira, 700 bat lore banatu ziren lehiaketan parte hartu nahi zutenenei emateko. Udal ordezkariek, ordea, zenbait arazo izan zituzten  banaketa horretan. Amasa-Villabonako Udalak hainbat pertsonek erakutsitako jarrerarekin bat ez datorrela adierazi nahi izan du: “Jende askok hartzen du parte Atari Bizin, eta loreak espresuki lehiaketan parte hartu nahi dutenentzat dira. Datozen edizioetarako jendeari begirune gehiago izatea eskatzen diogu”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!