Hitzaldi hauetan hainbat iritzi, iradokizun eta ekarpen jaso ditu Udalak eta etorkizunera begira kontuan hartuko dituela adierazi du. Bestetik, Amasa-Villabonako Udalaren helburua herritarrak hondakinen arazoaren inguruan sentsibilizatzea izan da, eurentzat eta gizarte osoarentzat duen kalte larria nabarmenduz. Hitzaldietan Udalak berretsi du ezinbestekoa dela guztion artean konponbide bati ekitea.
Nahiz eta aurreko asteetan hainbat bilera egin, herritarrei Zero Zaborren berri ematen jarraituko duela adierazi du Udalak. Horretaz gain, edozein zalantza argitzeko edota informazioa zabaltzeko, udaletxeko ateak zabalik daudela azpimarratu du Amasa-Villabonako Udalak.