Andoaingo Udalaren ohar bikoitza san juan jaien harira

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko eka. 15a, 18:50

Datorren astean San Juan festak ospatuko dira Andoainen eta urtero bezala eta tradizioari jarraituz, auzo ezberdinetako bizilagunek sua piztuko dute. Horregatik, kalteak ekiditzeko asmoz eta neurri prebentibo moduan, gogorarazten da sua egiteko, eskaera egin beharko dela Zerbitzuetako departamentuan bertan kokapena zehaztuz.


Bestetik, San Juanetako programaren barruan eta berrikuntza moduan, datorren ekainaren 26an kalejira pirotekniko bat burutuko da Juanita Alkain eta Goikoplaza bitartean. Beraz, oinarrizko neurri bezala gomendatzen dugu, herriko komertzio eta etxeetako leiho nahiz balkoietatik arropa eta orohar erraz erre daitezkeen edozein materiala kentzea

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!