San Juan jaiak, egitaraua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko eka. 15a, 15:29

Eskaintza zabala izango da aurten ere San Juan jaietan, ekainaren 22tik 26ra bitartean.

Ekainak 22, ostirala

17:00 Toka eta Igela txapelketa Pio Baroja kaleko jolastokian.

17:00-19:00 JOLASAK Egurrezko joku erraldoiekin Kale Heziketa Programaren eskutik Goikoplazan. Eguraldi txarrarekin Ondarreta Ikastetxean.

20:00 Olagain Txistulari Elkartearen kontzertua Goikoplazan.

22:30 KMK12 abestiaren aurkezpen kontzertua. LAKET eta LA JODEDERA taldeekin festa eta dantzaldia Nafarroa Plazan.

Ekainak 23, larunbata

09:00-13:00 VIII. Kaiolako galeper tiroketa. Pagamendin, San Juan Saria 2012.

10:30 PILOTAKO FINALAK Arrate frontoian. Zesta puntako finalak alebin mailan.

11:00-13:00 DIRT JUMP lehiaketa Plazaolako Bizikleta Gunean entrenamenduak.

11:15 PILOTAKO FINALAK Arrate frontoian. Eskuzko gazteen finalak.

12:00 Kantu kalejira eta txalaparta ibiltaria kalez kale Goikoplazatik hasita.

14:00 Bazkaria Goikoplazan Txuleta Jana.

Menua: Entsalada mistoa, txuleta, gazta-menbriloa, intxaurrak. Sagardoa txotxetik, ardoa eta ura.

Txartelak erosteko epea: larunbat goiza bitarte, 20 euro.

Salgai Elizondo tabernan. 

16:00 Tute txapelketa Pio Baroja kaleko jolastokian.

16:30 PILOTA PARTIDAK Arrate frontoian, Zesta puntako eta palako nagusien mailak.

16:00-16:30 DIRT JUMP Lehiaketa. Plazaolako Bizikleta Gunean. Entrenamenduak.

17:00 DIRT JUMP Lehiaketa. Plazaolako Bizikleta Gunean. Afizionatu maila.

17:30 Ping-pong eta eskoba txapelketa Agustin Leitza plazan

17:30 XIII. Bizikleta festa Goikoplazan. Bakoitzak bere bizikleta eta kaskoa ekarriko ditu. Opariak izango dira parte hartzen duten guztientzat. 2-12 urtekoentzat.

18:00 DIRT JUMP Lehiaketa Plazaolako Bizikleta Gunean. Pro maila.

19:30 Alberto Agirre abesbatzaren eta Udal Musika Eskolaren Gazte abesbatzaren kontzertua San Martin parrokian.

20:00 On Pedro Aizpuruaren SALBE GORENA San Martin elizan Alberto Agirre abesbatzak eta Udal Musika Eskolako Abesbatza Gazteak kantatua.

20:15 Alkatea eta udalbatzaren Soka-dantza Goikoplazan.

20:30 Koadrilen arteko afaria Gazte Lokalean.

21:30 Dultzaineroen kalejira Goikoplaza inguruan.

22:00 Txistulari Bandaren kalejira San Juan zortzikoa joz.

22:30 TXUPINAZOA, txalaparta eta kanpai-errepika. SAN JUAN SUA. Ondoren, herritarren suaren inguruko dantza eta ohiko emanaldia, Alberto Agirre, Xingola eta Udal Musika Eskolako abesbatzak, Udal Musika Eskolako Banda, Txistulari banda, Soinuak Musika Eskola eta Urki dantza taldea.

22:45 Agustin Leitza elkartearen DANBORRADA.

23:15 Zezen-suzkoa Goikoplazan. 

23:30-1:00 Joseba Tapia "Eta tira eta tunba" kontzertua Goikoplazan.

23:30-3:30 XUTIK eta LA PULQUERIA taldeen kontzertuak eta Ingo al deu? taldearekin dantzaldia Nafarroa Plazan.

Ekainak 24, igandea

09:30:Diana Andoaingo Dultzaineroekin.

10:00 San Joanetako VI. Bikoteen Kross Mistoa. Irteera eta helmuga: Goikoplazan. 5 kilometroko ibilbidea.

10:00-14:00 Argazki Rallya. Izen ematea Kontzejupean.

10:30-14:30/17:00-20:30 ARTISAUTZA FERIA Goikoplazan. Eguraldi txarrarekin Ondarreta Ikastetxean.

11:00 MEZA NAGUSIA San Martin parrokian, Alberto Agirre abesbatzak kantatua.

12:00 AXERI-DANTZA, dantza herrikoia Goikoplazan.

12:30 Hamaiketako popularra Bertxin elkarteko Jubilatuen egoitzan.

13:00 Sanjuanetako kartel lehiaketako sari banaketa Goikoplazan.

13:00 Udal Musika Eskolako Bandaren kontzertua Goikoplazan.

16:00 XXIII. Gipuzkoako Txirrindularitza Itzuliaren irteera Goikoplazatik.

17:00 HERRI KIROLAK Goikoplazan. Aizkolariak, Perurena aita-semeak.

18:30 TXANTXARIAK. Jolas dinamizazio musikatuak haurrentzat Nafarroa Plazan. Eguraldi txarrarekin Arrate frontoiaren beheko aldean.

19:30 BERTSOLARI Jaialdia Goikoplazan Amaia Agirre, Anjel Mari Peñagarikano, Odei Barroso, Andoni Egaña, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi. Gaijartzailea Josu Goikoetxea. Eguraldi txarrarekin Basteron.

20:00 Gozo gozo taldearekin dantzaldia Nafarroa Plazan.

22:15-2:30 Zea Mays, R eta Gora Gora Kids taldeen kontzertua Nafarroa Plazan.

23:45 Zezen-suzkoa Nafarroa Plazan.

Ekainak 25, astelehena

09:30 Diana Andoaingo Dultzaineroekin.

11:30 Udal Musika Eskolako MuGaz taldea eta Azelain ballet elkartearen emanaldia Goikoplazan.

12:00 Gora Kaletxiki txaranga Goikoplazan eta kalez kale.

12:00 Kontzejupeko txapelketako pilota partidak kontzejupean.

16:00 Petanka txapelketa Pio Baroja kaleko jolastokian.

18:00 HAUR DANBORRADA Ondarreta, La Salle-Berrozpe eta Aita Larramendi ikastetxeetako ikasleen parte hartzearekin.

19:00 Buruhandiak eta Erraldoiak Goikoplazan eta kalez kale.

19:30 Soinuak Musika Eskolako ikasleak eta Akorde-On taldeen kontzertua Goikoplazan.

22:00 Pilota partidak Arrate Frontoian.

1. partida Mikel Goñi - Jon Jauregi // Unai Etxeberria - Juantxo Koka

2. partida Iturzaeta Memorialeko finalak.

Sarrera: 6 euro. 5 euro aldez aurretik.

14 urtetik beherakoak doan.

Salgai: Bastero, Elizondo, Txalaka, Buruntza, Lanbroa, Ernaitza eta Stop.

22:45-1:30 Gaztejai DISKOTEKA Nafarroa Plazan.

Ekainak 26, asteartea

11:30-13:30 / 17:00-20:00 HAUR PARKEA Goikoplazan jokoak, puzgarriak,... Eguraldi txarrarekin Ondarreta Ikastetxeko patioan.

14:00 Laurogei urtekoen BAZKARIA Leizaran Jatetxean.

18:00 La Salle-Berrozpe Ikastetxeko FUNKY taldearen emanaldia Goikoplazan.

18:30 TXAN MAGOA Nafarroa plazan.

20:00 Triana eta Extremeño Elkarteen dantza taldeen emanaldia Goikoplazan.

20:15 Baby Kamioi Band Goikoplazan eta inguruan.

22:30 "Disco Death" pirotekniazko kalejira. Correfoc baten antzera, Juanita Alkain palzatik abiatu eta Kale Nagusitik gora Goikoplazaraino, eta ikuskizun honekin amaituko dira aurtengo Sanjuanak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!