Maiatzaren amaiera arte izen-emateko epea zabalik egon ondoren, hiru hautagai aurkeztu dira Larraulgo Ostatua kudeatzeko. Hil honen amaieran hautagai bakoitzak bi txosten aurkeztu beharko ditu: bata, datu pertsonalez osatutakoa eta bestea, proposamenez osatutakoa.
Kontuan hartuko direnak
Hori horrela, jabe berriek hainbat baldintza bete beharko dituzte; besteak beste, eskolako jangela zerbitzua eskaini beharko dute derrigorrez.
Horrez gain, hautagai bakoitza aztertzeko garaian hainbat ezaugarri hartuko dira kontuan, hala nola, esperientzia, euskara jakitea, eskainiko lituzketen hobekuntzak, eta abar.