Loatzo musika eskolaren emanaldiak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko eka. 15a, 12:41

Ikasturte amaiera dela eta, Loatzo musika eskolak hainbat emanaldi antolatu ditu ekainerako. Gaur hasi eta datorren ekainaren 22ra arte luzatuko da egitaraua.

Ekainaren 15ean, emanaldi klasiko bat izango da Villabonako Mintzolan.

Ekainaren 18an, Zizurkil Goiko elizan, 18:00etan, ikasturte amaierako emanaldia.

Ekainaren 18an, Villabonako Gurea aretoan arratsaldeko 19:00etan, abesbatzaren emanaldia. 

Ekainaren 20an, Villabonako Gurea aretoan arratsaldeko 18:00etan, tailerretako emanaldia.

Ekainaren 21ean, Adunako elizan arratsaldeko 19:00etan, ikasturte amaierako emanaldia. 

Ekainaren 22an, Villabonako elizan arratsaldeko 19:00etan, Orkestra emanaldia. 

Ekainaren 22an, Villabonako Mntzolan, Santiago egoitzakoei emanaldi bat eskainiko diete musika eskolakoek. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!