Ekitaldiz bete-betea igaro zen pasa den astea Zizurkil goiko San Millan eskolara. Ehun urte ez dira egunero betetzen, eta urteurrena gogoan, egitarau oparoa osatu zuten. Argazki erakusketa, ikasle ohien topaketa, plaka bistaratzea, bazkari herrikoia, erromeria... Aspaldiko lagunak topatu eta kontuak berritzeko aukera paregabea eskaini zuten ekitaldi guztiek.