Gipuzkoako giza proba txapelketan zizurkildarrak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko eka. 15a, 11:35

Igande honetan, ekainak 17, eguerdiko 12:30ean Gipuzkoako giza proba txapelketaren lehen kanporaketa jokatuko da Urretxun, eta bertan, Zizurkilgo taldea arituko da lehian Orio eta Urretxurekin batera. Talde guztiek, mila kiloko harria ibili beharko dute 20 minutuan. Ekitaldiko bi lehenek, finaleko saioa jokatuko dute, eta hirugarren sailkatuak, berriz, bigarren kanporaketan aritzeko txartela bereganatuko du. Bigarren jardunaldi hori, Billabonan jokatuko da uztailaren 31ean, arratsaldeko 18:00etan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!