Oso partida bikainak ikusi ahal izan dira orain arte pilotaleku berezi horretan, eta ikusleek ere giro ezin hobea jarri dute. Bi txapelketen finalak kirolaren astearen barruan jokatuko dira, ekainaren 17an.
Bestalde, Iturzaeta Memorialeko pala motzeko txapelketa ere bere bidea egiten ari astez aste. Espezialitateko pilotaririk onenekin gozatzeko aukera dago Arrate pilotalekuan.
Aurreko asteko emaitzak, honakoak izan ziren: Zulaika-Ziskar 40/Iradi-Mendiburu 23. Zozaya-Erburu 40/Lakalle-Beldarrain 24. Zabalza-Torre 40 /Altuna-Navarro 31.
Ostiralen honetan, De Elizondo-Belestin/Zulaika-Ziskar neurketa iragarri da, arratsaldeko 20:00etan.