ESCIVIkoen eskerrona

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko eka. 7a, 13:14

Andoaingo zine eta bideo eskolako ikasle batzuk Kultur Aste oparoa antolatu zuten Basteron. Horra, ikasleen eskerrona:

"Kaixo guztioi,

Zine eta bideo eskolako 2012ko Aste kulturala amaitu zela egun batzuk pasa dira eta produkzioko 1. mailako ikasleak proiektuaren balantzea egiten ari gara orain.

Andoainen gizartea eta kultura arloko talde asko daudela agerian geratu da, aste kulturalera gerturatu den jendetza ikusita. Zuen proposamenak, edozein jarduera izanik ere, lagun askori interesatzen zaiola eta proiektua arrakastatsua izan dela baiezta genezake. Arrakasta zuena da!

Zuen aldez aurretiko jarreragatik, konpromisoagatik, ilusioagatik, eta erakutsitako talentuagatik eskerrak eman nahi dizkizuegu. Aste oso berezia bizi izan dugu eta hamaika gauza ikasi ere. Pozgarria izan den proiektu bat gauzatzeko aukera eman diguzue, non protagonistak zuek izan zareten. Zuek gabe ez litzateke posible izango. Ez genuen inoiz imajinatu, proiektua ideia baino ez zenean, hain onarpen zabala izango genuenik.

Mila esker zuen pazientziagatik, eskuzabaltasunagatik, aholkuengatik, laguntzagatik eta lanagatik. Egoerak eskatzen zuen mailan jardun dugula uste dugu eta amets honetan parte hartu duzuen elkarte eta talde kultural guztiekin harremanetan jarraitu nahi dugu.

Bihotz-bihotzez, mila esker!

Ez adiorik!, laster arte!

Besarkada handia".


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!