Hori horrela, hiru egunetan, kulturen arteko artisau azoka ospatuko dute. Bertan, besteak beste, Galiziako, Bretainiako, Kataluniako eta Andaluziako artisauak izango dira. Azokaz gain, Euskal erreferentziei eta konkistei buruzko erakusketa iraunkorra, kantu tradizionalak, ikus-entzunezkoak edota musika emanaldiak izango dira ikusgai plazan.
Horretaz gain, ekainaren 16an, larunbata, Nafarroa Bizirik Plataformak martxa nazionala egingo du Iruñean. Horren harira, Amasa-Villabonako Udalak martxa honekin bat egiten duela adierazten duen mozio bat onartu zuen astelehenean.