Aizkardi mendi elkartea Pirinioetara

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Datorren igandean, hilak 10, Aizkardi elkartekoek pirinioetan zeharkaldi bat egingo dute. Lizarako aterpetxetik abiatu (1520m) eta Bernera mendia (2440m) igoko dute. Ondoren, Foya de Aragües-era jaitsiko dira, berriz ere, Llena del Bozo (2566m) igotzeko. Segidan, Bozo muinotik Lizarara jaitsiko dira.

6 orduko ibilaldi honek, gutxi gora-behera, 20 kilometro ditu. Apuntatzeko azken eguna bihar izango da, eta bertan parte hartu nahi izanez gero, 649717182 telefonora deitu behar da  arratsaldeko 20:00etatik gaueko 22:00etara bitartean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!