Eskola Txikien festa, bikaina

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko eka. 4a, 12:37

Ekainaren 3an ospatu zen Larraulen Eskola Txikien festa. Goizean euri langarra bota bazuen ere, hirumila pertsona inguru gerturatu zen Larraulera eta giro ederra sortu zen. Festaren XXV. urteurrena gogoan, ekitaldi nagusia bete betea eta hunkigarria suertatu zen. Ikasle eta irakasleak, gurasoak, ikasle ohiak, Udal ordezkariak..., eskola txikien inguruko eragile guztiak bildu ziren oholtza gainean. Pirritx eta Porrotxen ekitaldi berezia, herri bazkaria, haurrentzako jolasak, ikusentzunezkoak, erromeria..., egun polita pasa zuten bertaratutakoek. 

Argazkiak ikusi

Bideoa ikusi

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!