Tolosa 32 - 21 Urnieta eskubaloiko Gipuzkoako koparen finalean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko eka. 3a, 13:37

Tolosako Usabal kiroldegian gaur eguerdian jokatu da eskubaloiko senior mailako Gipuzkoako koparen finala. Aurrez-aurre izan dira Tolosa eta Urnieta taldeak. Urnietako taldeak aurtengo ligan maila galdu du eta final honetan jarria zuen denboraldia modu gozoan amaitzeko esperantza guztia, baina, ez da posible izan. Tolosako taldea nagusi izan da partida osoan zehar eta erraz irabazi du, bukaeran 11 goleko aldea atereaz. Hala ere, txalo handi bat merezi du Urnietako taldeak, eta baita ere Tolosaraino taldea animatzera hurbildu diren urnietar guztiak. Aupa Urnieta!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!