Zero Zabor hitzaldiak datorren astean hasita

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko eka. 1a, 19:22

Gaur goizean, Amasa-Villabonako Udalak Aste Berdearen baitan ospatuko diren Zero Zabor hitzaldiak aurkeztu ditu. Aste Berdea ekainaren 5etik 14ra izango da eta horren baitan, hainbat hitzaldi antolatu ditu Udalak.

 p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal { margin: 0cm 0cm 0.0001pt; font-size: 12pt; font-family: Times; }p.MsoBodyText, li.MsoBodyText, div.MsoBodyText { margin: 0cm 0cm 0.0001pt; text-align: justify; font-size: 12pt; font-family: Times; }div.Section1 { page: Section1; }ol { margin-bottom: 0cm; }ul { margin-bottom: 0cm; }

Zero Zabor estrategiaren aldeko apustu irmoa berretsiz, hondakinen inguruko informazioa modu egokian helaraztea beharrezkoa dela uste du Amasa-Villabonako Udalak eta horretarako, Zero Zabor politikari buruzko hitzaldiak antolatu ditu. Hitzaldietan hondakinen kudeaketaren egungo egoera aztertuko da eta Zero Zabor estrategiari buruzko informazio zehatza emango da. Horretaz gain, etxean sortzen ditugun hondakinek jasaten duten prozesu guztia emango da ezagutzera. Bestetik, gaur egun dauden bilketa sistema desberdinak ere aztertuko dira.

Guztira, bost hitzaldi desberdin antolatu dituzte, tokian-tokiko bizilagunentzat, euskaraz zein gazteleraz. Hitzaldi guztiak arratsaldeko 19:30ean izango dira ondorengo lekuetan:

  • Ekainak 5, asteartea (euskaraz)

Amasako kultur etxean.

  • Ekainak 6, asteazkena (euskaraz)

Udaletxeko Pleno aretoan, elizatik Etxe-Ondora arteko bizilagunentzat.

  • Ekainak 7, osteguna (gazteleraz)

Udaletxeko Pleno aretoan, elizatik Etxe-Ondora arteko bizilagunentzat.

  • Ekainak 12, asteartea (euskaraz)

Udaletxeko Pleno aretoan, elizatik Txerminera arteko bizilagunentzat.

  • Ekainak 13, asteazkena (gazteleraz)

Udaletxeko Pleno aretoan, elizatik Txerminera arteko bizilagunentzat.

Horretaz gain, Aste Berdearen baitan, hainbat ekitaldi antolatu ditu Amasa-Villabonako Udalak. Besteak beste, ekainaren 8an arratsaldez, bigarren eskuko azoka izango da Udaletxearen alboan eta ekainaren 14an, berriz, “Azpiegiturak, herri mugimendua eta iraunkortasuna” izeneko mahai ingurua antolatu dute. Azken hau, Berdura plazan izango da arratsaldeko 19:00etan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!