Azken urteetan abian jarritako paella jatearen hirugarren edizioa ospatuko da aurten. Larunbat honetan, 12:00etatik aurrera. Festatik gehiago du, lehiatik baino gehiago. Hala eta guztiz ere, Poxta Zahar gazte taldeko antolatzaileek parte hartzaile guztientzat sariak izango direla iragarri dute. Giro polita sortuko da San Juan plazan, Urnieta dantzan jaialdiarekin eta paella lehiaketarekin.