Haurren euskal jaialdia igandean Andoainen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko eka. 1a, 19:05

Urki, Soinuak, Xingola eta herritar talde batek antolatuta, Haurren euskal jaialdiaren XXIV. edizioa burutuko da igande honetan.

Hasierako asmoari jarraituz, kultur jarduera askoren bitartez euskal folklorea aldarrikatu nahi da Andoaingo kaleetan. Egunean zehar han eta hemen entzun ahal izango dira kantariak, trikitilariak, bertsolariak, txaranga doinuak eta nola ez dantzariak.
Euskal Herri osoko taldeak gonbidatu dituzte, ohi bezala, Andoain herrira. Gonbidatuen zerrenda luzea da:
Dantzariak: Santurtzi, Biana, Hendaia eta Andoaingo Urki.
Abesbatzak: Eibar, Beasain, Betelu-Lekunberri-Leitza eta Andoaingo Xingola.
Trikitrilariak: Lekunberri,  Lasarte-Irun, Amasa-Villabona eta Andoaingo taldeak.
Erraldoi txikiak: Errotxapea.
Gitarra-joleak: Beasain eta Segura.
Musika eskolak: Segura-Zegamako eta Andoaingo Soinuak.

Hori guztia aurrera ateratzeko ezinbestekoa da Andoaingo pertsona eta eragile askoren laguntza. Horiei esker ere posible izan ohi da horrelako jaialdia antolatzea. Laguntzaileen artean aipa daitezke Zumeatarra, Kotoi, Andoaindarra, Batzoki, Santa Krutz Peña, Irunberri, Agustin Leitza eta Ontza elkarteak, Aita Larramendi ikastola eta eta La Salle-Berrozpe ikastetxeak, bolondres lanetan aritzen diren bolondresak, Plama enpresa, Nerea Ugalde kartelaren egilea eta, noski, Andoaingo Udala.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!