Urnieta dantzan, larunbat honetan Urnietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko eka. 1a, 19:01

Egape dantza taldeak Urnieta dantzan dantza jaialdiaren seigarren edizioa antolatuko du, Mutrikuko Gure Ametza dantza taldearen eta Txanbolin txistu bandaren parte hartzearekin. Antolatzaileek iragarri bezala, herriko plaza eta txoko ezberdinetan “guztira 200 parte hartzaile baino gehiago bilduko da”.


Egitaraua

  • 11:00    Dantzarien topagunea Egape Ikastolan eta Gure Ametza dantza taldeari harrera.
  • 11:45-13:00 Lau ibilbidetan banaturik, dantza saioak herriko kale eta plazatan.
  • 12:00    Dantzari txikien emanaldia San Juan plazan.
  • 13:00 Emanaldi nagusia Plazido Mujika plazan.
  • 14:30    Dantzarien bazkaria Egape ikastolan.
  • 17:00    "Ingo al deu" taldearekin, Berbena herrikoia San Juan Plazan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!