- Gaur Udal batzarraldian urteko aurrekontua eztabaidagai. Hastear da
- Alkatea proposamena aurkezten hasi da 1/2
- Dagoeneko prentsan EAJk baiezkoa iragarri du. PSE aurka dago. Onartuko dela dirudi 2/2
- Alkateak proposamena aurkeztu eta gero hitza eman die oposiziokideei
- Lainez PSE aurka. Salatu du Aldundian laguntza gehiago eskatu ez izana. Eta EAJk hori onartu izana
- Lainez PSE aurka. Auzoko jaietarako partida igotzearen aurka daude
- Irigoienazpikoa edota zaborren kudeaketa gaiak EAJ eta Bildu kritikatzeko baliatu ditu PSEk
- EAJ bere jarrera defendatzen hasida: "Ekarpenak egitea izan da gure zeregina herriarentzat mesedegarri izan asmoz"
- EAJk PSEri leporatu dio orain arte proposamenik egin ez izana
- PP aurka dago bere ildoetatik urrun dagoelako
- Bildu bere proposamena defendatzen hasi da: 'herritarrengan inbertitzea erabaki dugu'
- Bildu: Negoziazioaren bidez akordiorako prest izan dira | PSE eta PPren jarrera kritikatu du, Bildufobia aipatuz
- Bilduk EAJren ekarpenak kontutan hartu ditu eta PSEren mezu apokaliptikoak kritikatu
- Bildu: "Oraintxe jaso dugu PPren ezezkoa, hori ez da serioa"
- PSE: "EAJren jarrera aldaketa ez dugu ulertzen" | "Bilduri gure programarekin adierazi genion gure asmoa zein zen"
- EAJ: "PSEk gurekin egindako bilera hori ez da egia. Guk partidatan negoziatu dugu, PSEk ohitura hori galdu du"
- EAJk gogor eta ozen erantzun dio PSEri | Orain haserre dagoena PP da, Bildurekin
- PPk Bilduk salatzen duen Bildufobia hori gezurtatu du
- Alkateak gaur entzun dituen ekarpen asko lehenago jaso izana faltan bota du
- Alkateak martxotik hona aurrekontuen inguruko lana azaltzeari ekin dio
- Alkateak dio martxotik hona erantzun duten bakarrak EAJ eta ordezkaritza lortu ez duten Hamaikabat izan direla
- Bozketa egin da: Alde 10 (BILDU-EAJ), Aurka 7 (PSE-PP). Aurrekontua beraz onartu egin da
- Bilduk mozioa aurkeztu du 1512 eta 1937 urteetako gertaera historikoak gogora ekarriz
- 1512 eta 1937 urteetako gertaera historikoen inguruko mozioa. PSE eta PP aurka. EAJ abstenitu egingo da