Asier eta Josu Arregi andoaindarrak, mendi bizikletan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko eka. 1a, 15:27

Nafarroako bizikleta.com taldearekin lehiatzen dira  bi anaia andoaindarrak eta maila onean ari dira.  Pasa zen asteburuan Toledon izan ziren, Espainiako Kopako hirugarren proban. Asier 14. postuan sailkatu zen eta Josuk 19.postua erdietsi zuen. Hurrengo astean, Andoaingo proban izango dira eta ekainaren 17an Asturias aldera joango dira Espainiako Kopako azken lasterketara.
Ekainaren 23an Euskadiko Txapelketan aritu ondoren, mendi bizikleta denboraldia amaitutzat eman, eta ziklo-krossa prestatzen hasiko dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!