Eskola Txikien eguna, igandean Larraulen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko eka. 1a, 14:52

Eskola Txikien jaiak XXV. urteurrena ospatuko du igande honetan, Larraulen. Urte osoko antolaketa lanen ondoren, egun polita igarotzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Antolatzaileek, autobusak jarri dituzte Asteasuko industrigunean autoa aparkatu, eta Larraulera igo ahal izateko. 

Egitaraua:

10:00 Txupinazoa plazan.

10:00-12:00 Eskulanak eta tailerrak Hezkide eskolan, zortzi eta hamabi urte arteko gazteentzat.

11:00, Eskola txikiei buruzko dokumentalaren emanaldia, eskolan.

11:30, Pirritx eta Porrotxen emanaldi berezia, plazan. Haiek ere hogeita bost urte betetzen dituzte aurten.

13:00 Ekitaldi nagusia eta lekuko aldaketa, eskolako eraikinaren aurrean. Olaberriako eskolako kideek hartuko dute 2013ko jaiaren lekukoa.

14:00 Euskolabel bazkaria pilotalekuan.

15:00 Gorritiren zezenak eta pottokak Otsozabal gunean.

16:00 Eskola txikiei buruzko dokumentalaren emanaldia, eskolan.

17:00 Kupela taldearekin erromeria, plazan.

Egun osoan zehar: Puzgarriak, idiak gurdiekin, bolatokia eta Larraulgo Eskola Zaharraren inguruko erakusketa, museoan.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!