Segalari bakoitzak bere lan taldea izango du: zorroztaile edo laguntzaile bat, sega-pikatzaile bat, pisuko bi kontrolatzaile eta hiru belar biltzaile.
Orain arte Gipuzkoan bakarrik jokatu izan da emakumezkoen txapelketa ofizial bat, baina beti sail bat edo bi ebakitzera. Aurten, aldiz, lehendabizikoz, denbora izango da neurtzailea.