Larunbatean, Jesusen Bihotza ikastolak ikasturte amaierako jaia ospatuko du

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko mai. 30a, 12:12

Ekainaren 2an, eguerdiko 14:00etatik hasi eta arratsaldeko 19:30ak arte ikastolakoek hamaika ekitaldi ospatuko dute Txermingo egoitzan: kirol ekintzak, mus txapelketa, ikasleen ikuskizunak, pailazoen emanaldia, eskulanen erakusketa… Eguna ondo bukatzeko afari-merienda egiteko aukera ere izango da. Antolakuntzakoek eskerrrak eman nahi izan dizkie, Guraso Elkarte, irakasle, ikasle eta Villabonako Udalari eta Amasa-Villabonako eta Zizurkilgo herritar guztiei gonbitea luzatu diete bertara gertura daitezen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!