Hamaika ekitaldiren ostean, aurtengo Maiatza Saltsan amaitzear da. Azken ekitaldi gisa, bihar, maiatzak 30, ipuin kontalaria izango da 5 eta 10 urte arteko haurrentzat Atxulondo Udal Liburutegian, arratsaldeko 17:15etan. Aurtengo gaiari jarraiki, Ipuinen bidez, Nafarroako Erresumaren magia erakutsiko zaie bertaratzen diren umee eta gurasoei.