Eskola Txikien eguna, igandean Larraulen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko mai. 28a, 18:52

Larrauldarrek guztia prest dute igandeko festarako. XXV. festak ordezkaritza sendoa bilduko du ekitaldi nagusian: Gipuzkoako 20 alkatetik gora, 26 irakasle, 26 ikasle ohi, egungo 26 ikasle eta Martin Garitano Ahaldun Nagusia. 97 urteko ikasle ohi bat ere gerturatuko da Larraulgo oholtzara.

Horrez gain, bihar aurkeztuko dute Eskola txikien inguruko dokumentala, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean.


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!