Besabi-Arano ibilaldia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko mai. 27a, 18:12

Urnietako Eteneta elkarte gastronomiko-kulturalak mendi ibilaldi bat antolatu du, Besabitik Aranoraino ekainaren 10erako. Ibilaldia irekia da urnietar guztientzat.

Ibilaldiaren zailtasuna ez da handia, iraupena (5 ordu) eta desnibela kontuan izanda, 8 urtetik gorako edonork egiteko modukoa.

Ibilaldiaren ondoren Aranoko Kontzejupe tabernan egingo den bazkarirako apuntatu beharra dago(ekainaren 3a baino lehen) Eteneta Elkartean bertan, edota telefono zenbaki hauetara deituta, 685 722 296 edo 650 905 902. Bazkariaren prezioa: helduen menua, 21 euro, eta haurrentzako menua, 8 euro.

Bazkalostean, Urnietara itzulera autobusez egingo da.
 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!