Musika jaialdi berezia igande honetan Basteron

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko mai. 26a, 11:50

Musikazuzenean.com webgunearen sustatzaile nagusi da Koldo Otamendi andoaindarra, musika ekintzaile eta aditua. Berak eta webguneko kideek Internet egitasmoa bultzatu eta sostengatzeko jaialdi akustikoa antolatu dute, Andoaingo Basteron igande honetan burutuko dena.

Euskal Herriko musikagintzan aski ezagunak direnak eta bidea egiten ari diren beste zenbait jaialdi berean bildu dituzte, zerbait berezia eskaini nahian. Antolatzaileen arabera, “Musikariei erronka berezia luzatu diegu: ohiko duten taldearen eta milaka watioen laguntzaren ordez, era akustikoan jotzea. Kantu propioak, bertsioak eta bereziki sorturikoak izango dira entzungai. Emanaldi berezia izango da, bizia, errepikaezina”.
Parte hartzaileen aldetik izen aski ezagunak. Horra, jarraian, banan bana:

Zaloa Urain. Kokein taldeko abeslaria. Berriki, "Izan" diskoa kaleratu dute Kokein.

La Jodedera. Erritmo beroak lantzen dituen talde Euskal-kubatarra. Tartean da Jon Oiartzun andoaindarra. Kubatar sona, kumbiak, saltsa...

Koldo Soret. Surfin Kaos taldeko gitarra jotzaile eta abeslaria.

Xabi Solano & DZ. Esne Beltza taldeko kideak.

Ain_1. Lau neskez osaturiko taldea. Zuzenekoetan dantza eta poesia uztartzen dituzte.

Joseba Baleztena. SextySexers eta Sumision City Blues taldeetako gitarra jotzailea .

Gorka Urbizu. Berri Txarrak taldeko sortzaile eta Katamalo musika egitasmoko kidea.

Okene Abrego + Mariano Hurtado. Andoaindarra Inoreneroni taldeko baxujolearekin igoko da taulagainera.

Igor Arzuaga & Luis Vil. Berriki "Mara Mara" diskoa kaleratu dute.

Imanol Ubeda. Bide Ertzean eta Deabruak Teilatuetan taldeko kidea.

Gaizka Insuntza. Audience taldeko kidea.

Toño Muro. Balerdi Balerdi taldeko kantaria.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!