Bixente Ameztoyren heriotzaren X.urteurrena dela eta, Amasa-Villabonako udalak, Gipuzkoako Aldundiaren eta familiaren laguntzarekin Etxe-ondotik izeneko erakusketa zabalduko du gaur arratsaldeko 19:30ean. Gurea aretoko erakustokian izango da irekiera ekitaldia.
Izenburuak bere etxeari egiten dio erreferentzia Etxe-Ondo-ri hain zuzen, bertan sortu baitzituen Gurean ikus daitezkeen lan asko eta asko. Erakusketak Ameztoyren ikuspegi pertsonala islatzen du. Bertan, paisaiak eta itxura hiperrealista duten pertsonaiak animali eta metamorfosia jasaten duten landareekin nahasten dira.
Udaleko kideek gaur arratsaldeko 19:30ean izango inaugurazio ekitaldira gonbidatu dituzte herritar guztiak. Ekitaldia Bernardo Atxaga eta Joxe Mari Iturralde idazleek aurkeztuko dute eta artistaren lagunak eta senitartekoak ere bertan izango dira.
Erakusketaren ordutegia:
Asteartetik ostiralera, 17:00-20:00
Larunbata 11:00-14:00 eta 17:00-20:00
Igandea 11:00-14:00
Igande arratsaldean eta astelehenean itxita
Horretaz gain, bisita gidatuak egiteko aukera ere eskainiko da asteartetik ostiralera goizez. Halere, erreserba lehenago egin beharko da kmbisitagidatuak@ereiten.com helbidean.