Orain arteko edizioetan, jaia, goizean hasi eta arratsalde erdira arte luzatzen bazen ere, aurtengoan, goizeko bederatzietan hasi eta eguerdiko ordubiak aldera amaitzea aurreikusten da. Bertan, bederatzi eta hamar urteko berrehun haur inguruk parte hartuko dute. Horietatik erdiak herrian bertakoak izango dira, eta gainontzekoak, Zarautz, Tolosa, Donostia eta Pasaiatik etorriko dira. Urteroko moduan, futbol eta eskubaloiko partidak etenik gabe izango dira goiz osoan zehar, eta bertaratzen direnentzako puzgarriak ere jarriko dira futbol zelaiaren alboetan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!