Gazte jaiak asteburu honetan Urnietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko mai. 25a, 13:21

San Juan plaza jendez gainezka zegoela hasiera eman zitzaien aurten Gazte jaiei. Dantza, musika, erraldoi eta buruhandiak, girorik ez zen falta izan.

Bideoa

Larunbateko eta igandeko egitaraua:

Larunbata, maiatzak 26
  • 09:00-14:00  Haur kirol jaia kiroldegian.
  • 10:00-13:00 Puzgarriak futbol zelaian.
  • 11:00    Haur dardo txapelketa.
  • 11:00    Diana Txanbolin txistulari bandarekin.
  • 11:00    Kontzejupeko banakako pala txapelketen finalak.     
  • 12:00    Trikipoteoa herriko kaleetan zehar.
  • 14:30    Gazte koadrilen bazkaria Jakutegi plazan.    
  • 16:00    Gazte koadrilen jokoak kalez kale.
  • 16:30    Dardo txapelketa, helduentzat.
  • 16:30    Haur txirrindulari lasterketa Erratzun.
  • 17:00-18:30 Adarra judo elkartearen erakustaldia kiroldegian.
  • 17:00-21:00 Onbizi jaia San Juan eta jakutegi plazan.
  • 23:00    Musika kalean, Poxta Zaharren eskutik.

Igandea, maiatzak 27

  • 10:30    Diana, Txanbolin.
  • 12:00    Txanbolin kontzertua zimitorioan.
  • 12:30    Herriko erraldoi eta buruhandien kalejira.
  • 17:00    Poxpolo eta konpainia San Juan plazan.
  • 18:00    Makillaje eta tailerrak San Juan plazan.
  • 19:00    Joselu Anaiak plazan.  
  • 21:00    Jaiei amaierako txupinazoa, azken traka.  

 

Ekainak 2, larunbata.
    Paella jatea.  Prestaketa, herri bazkaria San Juan plazan.
    Ekainak 2, larunbata. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!