Haren segidan, 12:30ean, Mikel Garaizabal enologoak ardo dastatze erraldoia gidatuko du 300 lagunentzat, ardoa dastatzen ikasteko helburuarekin. Euskal Herriko lau ardo dastatzen erakutsiko du Garaizabalek: Getariako txakolina, Irulegiko ardo txuria, Nafarroako ardo beltz ondua eta Arabar Errioxako urteko ardo beltza. Festa, herri bazkari handi batekin amaituko da.
Txartelak salgai daude Andoaingo Kilometroetako dendan, www.kilometroak.net helbidean eta Andoaingo Aita Larramendi Ikastolan.
On egin!"