Baratza ekolojikoa etxeko balkoian, ikastaroa Andoainen larunbat honetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko mai. 24a, 20:43

Larunbat honetarako ikastaro berritzailea antolatu dute Andoaingo Udaletxetik. Mendi Enarako bi hezitzaile izango dira bertan azalpen guztiak emateko, “lauzpabost azalpen azkarrekin, zure balkoia baratza ekologiko bat bihurtuko dugu, soilik eguzkia, substratua, ura eta ikasteko gogoa behar duzu. Anima zaitez!”.
Famili guztiak har dezake parte tailer hauetan, eta, famili bakoitzak erabaki dezake zer eta noiz landatuko duen, gustuen arabera. “Ez utzi aukera honi alde egiten, sar zaitez zu erenekazaritza ekologikoaren munduan, izan zaitez zeure barazki ekoizlea”.
Maiatzak 26, larunbata
Goikoplaza.
10:30-14:30 eta 16:30-19:30

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!