Vicente Ameztoyren lanen erakusketa zabalduko dute bihar

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko maiatzaren 24a

"Vicente Ameztoy, Etxe Ondotik" erakusketa inauguratuko da bihar Gureako erakusketa aretoan. Bernardo Atxaga idazlea gerturatuko da ekitaldia aurkeztera. Etxe-ondoko margolariaren lagunak eta senitartekoak ere bertaratuko dira. 19:30etan emango zaio hasiera inaugurazio ekitaldiari eta ekainaren 23ra bitarte izango da zabalik.

Erakusketaren ordutegia:  Astelehenetik ostiralera, 17:00-20:00

Larunbata: 11:00-14:00/ 17:00-20:00

Igandea: 11:00-14:00

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!