"Gazta zati bat", Gurea zineman

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko mai. 22a, 19:29

Datorren igandean, hilaren 27an, Gazta zati bat dokumentala izango da ikusgai 4€-ren truke Villabonako Gurea zineman, 21:00etan.

Sinopsia: Munduan bere gaztagatik ezaguna den Euskal Herriko herri txiki batean abiatzen da istorio hau. Herritar xume ba­tzuk, Europako indarkeriazko azken ga­tazka politikoaren zauri eta banaketa guztien gainetik misio handi bati ekingo diote: munduan zer izan erabaki ahal izatea. Abentura horrek Europan albiste nagusi bihurtuko diren bi herrien gerta­kizun historikoen lekuko zuzenak izatera eramango ditu: Eskozia eta Euskal He­rria. Letra txikiz idatzitako historia handi bat. Etorkizunari begira jartzen gaituen aro berriko dokumental bat.

http://www.apieceofcheese.com/

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!