Inkestatzaileek akreditazioa eramango dute eta herritarrei egingo dizkieten galderak euren mugikortasun ohituren ingurukoak izango dira. Inkestak egiten bihar arratsaldean, asteartean, hasiko dira eta asteazken egun osoan eta ostegun goizean jarraituko dute. 8:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 20:00etara arituko dira.
Udalak herritarrei eskatzen die mesedez erantzuteko inkestetan eta euren ekarpenak egitera animatzeko. Inkestak errazak eta laburrak dira. Minutu gutxi batzuk nahikoak dira erantzuteko.
Halaber, Udalak aurrez parte hartzen duten guztiei eskerrak ematen dizkie. Helburua urnietarren bizi-kalitatea hobetzea da".