Sarearen errendimendua hobetzeko asmoz, jarduera ugari egin ziren iaz, batez ere ihes-bilaketen eta konponketen inguruan. Guztira 30 garbiketa lan baino gehiago egin ziren. “Parametro batzuk kenduta, gainontzeko sareetako emaitzak zuzenak izan dira”, dio txostenak.
Herritarrei galdezka
Uraren erakundeak, Amasa-Villabonako Udalaren enkarguz, iritzi galdeketa bat egin zuen herritarren artean. Emaitzen arabera, bizilagunak gustura daude herriko uraren kalitatearekin: zaporearen eta kolorearen kalitatea “oso ona” dela esan du ia %50ak. Bestetik, etxeetan uraren presioa “oso ona” dela baieztatzen dute askoek, eta ur mozketa gutxi jasan dituztela aitortzen dute. Kexa ugarienak uraren prezioaren inguruan izan dira: %47ak zerbitzua garestia dela dio.