Urnietak 1-2 irabazi du Amara Berriren aurkako partida

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko maiatzaren 19a

Igoera lortzeko garaipena behar zuen eta 90. minutuan Danik sartutako golari esker iritsi da. Emozioa ez da falta izan, Urnietako lehen taldeak jokatu duen futbol partidan. Lehen zatian jokalari bat kanporatu eta atsedenaldira 1-0eko emaitzarekin joan behar zutela zirudienean, UKEk berdinketaren gola sartu du.

Garaipenaren gola, berriz, partidaren amaieran iritsi da. 90. minutuan. Urnietako taldeak garaipena lortuta, aurkarien emaitzen zain dago igoera lortu duen edo ez jakiteko.