"Herrira bilgunea mugimendu zabal eta irekia da, ez du inongo alderdi politikorekin loturarik eta sentsibilitate ezberdineko pertsonek osatzen dugu.
Biharko deialdia Euskal Herri mailakoa da eta 200 plaza baino gehiagotan burutuko den ekimen bat da, euskal presoen giza eskubideen aldarrikapena egitea du helburu eta konbentzituta gaude andoaindarren gehiengo zabal batek bat egiten duela aldarrikapen horiekin.
Zumea plazaren erabilera dela eta, Herrira bilguneak eta elkarteek bilkura bat egin genuen eta espazioa konpartitzeko adostasun batetara iritsi ginen.
- Herrira bilguneak ez du eztabaida antzuetan sartzeko inongo intentziorik. Gure helburua, batzen gaituzten puntuen inguruan adostasunetara iristea da, eta horretarako harreman eraikitzaileak ireki nahi ditugu andoaingo herritar eta eragile guztiekin.
Azkenik, Andoaingo herritarrak gonbidatu nahi ditugu euskal presoen giza eskubideen alde 12:30etan zumean egingo den elkarretaratzean parte hartzera".