Ingeleseko jaialdia ospatu zuten Jesusen Bihotzako ikasleek

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko mai. 18a, 13:22

Jesusen Bihotza Ikastolako ikasleek, ingeleseko irakasleen eskutik, joan den asteartean, maiatzaren 15ean, Ingeleseko jaialdia (English Festival) ospatu zuten Gurea zineman. Bertan, Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko ikasleek eta Lehen Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailakoek hartu zuten parte. Ekitaldi honen helburua Eleanitz proiektuan landutako edukiak, era ludiko batean, gurasoei aurkeztea izaten da. Honela, denetatik ikusteko aukera izan zuten bertara inguratu ziren guztiek, antzerkia, magia saioak, dantzak, abestiak…

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!