Hamaikabat alderdiak ezker abertzalea eta Andoaingo alkatea kritikatu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko mai. 17a, 15:47

Larunbatean Herrira mugimenduak egin duen deialdia dela eta, Andoaingo Hamaikabat! alderdiak ezker abertzalearen eta alkatearen jarrera kritikatu ditu.

Gutuna:

EZ DAGO BESTE PLAZARIK ANDOAINEN

"Hala dirudi datorren larunbatean Zumea plazan antolatu den nahaste-borrastea ikusita.

Aspaldi xamar antolatu zen “Andoaingo Elkarteen Eguna” herriko elkarteek antolatua. Pentsatzekoa da lekuak, ordutegiak eta ekitaldiak berak ere udalaren baimena eta onespena lortuko zituela maiatzaren 19an Zumea plazan eta egun osoz burutuko den jaialdi herrikoi horrek.

Orain jakin dugu egun berean eta plaza horretan bertan Ezker Abertzaleak ekitaldi politikoa ere antolatu duela. Galdetzekoa da: ekitaldi honek, bere horretan, ba al du udalaren baimena eta onespena? Hala baldin bada tamalgarria eta erabat salagarria iruditzen zaigu.

Lehengo lepotik burua: batzuen bakea, beraien agintea, nagusitasuna, jabegoa eta nahia betetzen diren heinekoa eta baldintzapekoa da. Dirudienez herria, eta kalea, beraiena da! (entzuna dugu horixe bera beste batzuen esanetan, aspaldi).

Bagenuen alkatearekiko uste onik baina, tamalez, …"

Andoaingo H1!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!