Aisialdia udan haurrentzat Urnietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko mai. 17a, 15:42

Dagoeneko Udalekuetan izena emateko epea zabalik da. Haurren gurasoek eskaera Gazte Informazio Puntuan egin beharko dute maiatzaren 29a baino lehen.

Ikasturtea amaitzeko aste gutxi falta da, udako oporraldi luzea askorentzat. Udalak uztailean herriko gurasoei haurren aisialdia osatzeko aukera paregabea eskainiko die: Eguzkitan Blai Udaleku irekiak, Kirol udalekuak eta Antzerki udalekuak.
Dagoeneko zabalik dago udalekuetan izena emateko epea. Idiazabal kaleko 13an dagoen Gazte Informazio Puntuan egin beharko da. Astelehen, asteazken eta ostiraletan 11:00etatik 14:00etara eta astelehenetik ostegunera 17:30etik 19:30etara.
Parte hartzea mugatua da eta eskaerak gehiegizko kopurua gaindituz gero, erabakia zozketa bidez hartuko da.

Eguzkitan blai
Udaleku irekiak uztailaren 2tik 27ra bitartean, goizeko 10:00etatik 13:00era. Hala eskatzen duten gurasoei haurren zaintza zerbitzu osagarria eskainiko zaie goizeko 8:30etik 10:00etara eta 13:00etatik 13:30etara bitarte. Prezioa: 105 euro.

Kirol Udalekuak
Lehen zikloa uztailaren 2tik 13ra izango da eta bigarrena, berriz, uztailaren 16tik 27ra. Ordutegia: 10:00-13:00. Prezioa: 90 euro (kiroldegiko bazkideek 80 euro).

Antzerki Udalekuak
Ziklo bakarra uztailaren 2tik 13ra. Ordutegia, kasu bietan, 10:00etatik 13:00era izango da. Ordutegia: 10:00-13:00. Prezioa: 90 euro.

informazio osagarria
Familia bereko bi anai-arrebak ematen badute izena %10eko deskontua egingo zaie eta hiruk edo gehiagok ematen badute izena, %20koa.
Info: 943 33 39 73.
udalekuak@urnieta.org
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!